Dirulaguntzak

Hona hemen Soraluzeko udalak herritarren esku jartzen dituen dirulaguntzak:

...............................................

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Deskribapena: Udalerrian erroldatuta dauden herritarrei euskara ikasteko prozesua burutu dezaten laguntzeko ematen diren dirulaguntzak dira, ohiko ikastaroetarako, udakoetarako zein barnetegietarako.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabideak egiteko epea: 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Ikaslearen matrikula-fitxa.
  • Bizikidetza agiria.
  • Familia unitatea osatzsen duten kideen aurreko urteko errenta aitorpena. (Agiri hau aurkeztea ez da derrigorra 4. Errenta-mugan daudenentzat).
  • Familia liburua (Gurasoen kasuan bakarrik).
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria. (Herritik kanpoko ikastaroen kasuan bakarrik).
  • Euskategiak egindako aprobetxamenduari buruzko agiria (Herritik kanpoko ikastaroen kasuan bakarrik).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Igo gora

Elkarteentzako dirulaguntzak

Deskribapena: Soraluzeko Udalak herriko zein beren jardunaren zati bat herrian burutzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei ematen dizkien dirulaguntzak.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabideak egiteko epea: Abenduaren 31ra arte.

Zuriketa egiteko epea: Martxoaren 31ra arte.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoaatalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Dirulaguntza eskatzeko: Eskaera-orria, proiektuaren txostena, eta aurrekontua.
  • Dirulaguntza zuritzeko: Amaierako memoria, justifikazioa eskabide-orria, balantzea eta fakturak. Beste erakunde publiko batzuen edo kanpoko pertsonen dirulaguntzak jasotzen dituzten elkarteek  baliabideen aplikazioaren adierazpena inprimakia ere aurkeztu beharko dute.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Enpresen ekintzailetza eta ondorengotza bultzatzeko dirulaguntzak

Deskribapena: Bizi dugun krisi ekonomikoaren moduko testuinguru batean, negozio bat sortzera abiatzen diren pertsonei laguntzea dute dirulaguntza hauek xede, baita ere negozioak ondorengotzen laguntzea, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabideak egiteko epe-muga: 2024ko ekainaren 30a

Eskaera nola egin:

  • Internet bidezEgoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • Sortu den lanpostu berriaren lan kontratua edo alta autonomoetan.
  • Enpresarekin jarraitu dela / erreleboa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Egindako gastuen frogagiriak, erreziboak, fakturak.
  • Banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria, diru-laguntza transferitzeko.
  • Pertsona fisikoak: NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutakoa.
  • Pertsona juridikoak: Eskriturak edo erakundearen eraketa jasotzen duen agiria eta estatutuak, dagokion Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatutakoak. Guztiak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutakoak.
  • Sozietate Zibilak: Sozietate zibilaren eraketa kontratua, IFZ eta sozietate zibila eratzen duten pertsona guztien NANa edo agiri baliokidea. Guztiak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutakoak.
  • Legezko ordezkariak: Legezko ordezkariaren NANa edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutakoa. Egiaztapena zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egin ahal izango da (notarioaren ahalordea, eskriturak...).
  • Gizarte Segurantzako Altaren fotokopia konpultsatua.
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen egiaztagiriak.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartu izanaren egiaztagiria.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ordaindutako azken ordainagiria.
  • Azalpen memoria.

Deskargatu dokumentuak

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Igo gora

Liburuak, baimen-digitalak eta eskola materiala erosteko dirulaguntzak

Deskribapena: Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiei liburuak, lizentzia digitalak eta materialaren kuota ordaintzeko dirulaguntza.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabidea egiteko epea: Urriaren 1etik 31ra.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen  edo posta elektronikoz   helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • Diru-sarreren froga-agiriak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Guraso Elkarteko bazkide-kuota ordaintzeko dirulaguntzak

Deskribapena: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei Guraso Elkarteko kuota ordaintzen laguntzeko dirulaguntza.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • Diru-sarreren froga-agiriak.

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-dirulaguntzak

Deskribapena: Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntza, izan HHI/EPA ikastetxeren batek antolatuak izan Lanbidek antolatuak.

Eskabidea non egin behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • Diru-sarreren froga-agiriak.
  • Ikastetxean matrikulatu izanaren froga-agiria.
  • Hileroko asistentzia-parteak.

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Eskola Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria

Deskribapena: Eskola Kirola jardueren matrikula ordaintzeko hobari eskaera.

Eskabideak egiteko epea: 2023 ko ekainaren 16tik 2023ko irailaren 30era.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia unitatea osatzen duten kideen 2021. edo 2022. urteko errenta aitorpena.
  • Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Uda Kiroleko matrikula ordaintzeko hobaria

Deskribapena: Uda kirola jardueren matrikula ordaintzeko hobari eskaera.

Eskabideak egiteko epea: Maiatzaren 8tik 19ra.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia unitatea osatzen duten kideen 2020 urteko errenta aitorpena.
  • Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Udalekuetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza

Deskribapena: Udalekuetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.

Dauden laguntza-mota ezberdinak:

  • Familia bereko kideentzako dirulaguntzak

  • Familia ugarientzako laguntzak

  • Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako laguntzak

Eskabideak egiteko epea: Maiatzaren 8tik 19ra.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia unitatearen diru sarreren egiaztagiria: familia unitatea osatzen duten kideen 2021. urteko errenta aitorpena, pentsio ziurtagiria 2022, LANBIDE-INEMEek luzatutako 2022ko ziurtagiria, etab.

  • Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Ludoteka / Gaztelekuko matrikula ordaintzeko hobaria

Deskribapena: Ludoteka edo/eta Gaztelekuko matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.

Dauden laguntza-mota ezberdinak:

  • Familia bereko kideentzako dirulaguntzak
  • Familia ugarientzako laguntzak
  • Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako laguntzak

Eskabideak egiteko epea: Ekainaren 1etik 30era

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia unitatearen diru sarreren egiaztagiria: familia unitatea osatzen duten kideen 2021. urteko errenta aitorpena, pentsio ziurtagiria 2022, LANBIDE-INEMEek luzatutako 2022ko ziurtagiria, etab.
  • Familia liburua (famili-ugarien kasuan bakarrik).

Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Musika Eskolako kuotak ordaintzeko dirulaguntza

Deskribapena: Soraluzeko Musika Eskolako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen eskaera

Bete behar diren baldintzak:

 Soraluzen erroldatuta egotea.

  • Aurreko ikasturtean Musika Eskolak ematen dituen ikasketa-beketako bat jaso izana eta ikasketak aprobetxamendu egokiarekin amaitu izana.
  • Familia eskatzailea ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arrisku egoeran egotea.

 Eskabideak egiteko epea: 2023ko ekainaren 12tik irailaren 30era

 Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

 Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiria: familia-unitateko kide guztien 2021eko errenta-aitorpena (eskaera ekainaren 30a baino lehen aurkezten bada) edo 2022koa (egun horren ondoren aurkezten bada), 2022ko pentsio-ziurtagiria, INEM-LANBIDEk emandako 2022ko ziurtagiria, etab.

 Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Ezozibidea Birgatzeko Obretarako Dirulaguntzak

Deskribapena: Soraluzeko Ezozibidea Auzoan eraikinak birgaitzeko, jabeen erkidegoei eta gizarte-irizpidearen araberako laguntzen onuradun izan daitezkeen partikularrei, dirulaguntzak ematea.

Eskabideak egiteko epea:

a)   Lehenengo fasea: uztailaren 31a baino lehen

b)   Bigarren fasea: azaroaren 30a baino lehen

 Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen

 Jarraian kontsulta eta deskargatu ditzakezu aipatutako prozeduran erabili beharko diren dokumentu ereduak.

(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora

Kirol Klubetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza

Deskribapena: Kirol klubetako matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaera.

Eskabideak egiteko epea: Urte osoan zehar.

Eskaera nola egin:

  • Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera-orria, behar den moduan beteta.
  • NAN agiriaren kopia.
  • Familia unitatea osatzen duten kideen 2022.urteko errenta aitorpena.