Argazkientzako txoko berria web-orrian

Argazkientzako txoko berria web-orrian

2018/03/28
Soraluzeko Udalak "argazkiak" izeneko atal berria gehitu dio web-orriadeari; bertan bi argazki-galeria sortu ditu, herriko argazki zaharrekin bata eta argazki berriekin bestea.

Soraluzeko Udalak hainbat aldaketa egin dizkio "www.soraluze.eus" web-orrialde honi, duela gutxi orrialdeak bi urte bete dituela aprobetxatuz.

Aldaketa horietako bat "Argazkiak" izeneko atala sortzea izan da, bisitariek herriari buruzko argazkiak ikusi ahal izan ditzaten.

Momentuz bi izan dira sortu diren argazki-galeriak, argazki zaharrena eta argazki berriena.

Argazki zaharren galerian Angel Bolumburu ("Biribiltxo") eta Eli Lakuesta herritar argazkilarien argazki-artxiboko argazkiak ikus daitezke, 86 guztira. Argazki berrien galerian, aldiz, Kontrargi Argazkilari Elkarteak urtero argitaratzen duen egutegirako egindako 30 argazki.

Igotako argazkiak azpiko lotura hauetan "klik" eginez ikus daitezke:

>> ARGAZKI ZAHARRAK

>> ARGAZKI BERRIAK