Ludoteka eta gazteleku zerbitzuak online

2020/04/15
Soraluzeko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak online eskainiko dituzte zerbitzuak hurrengo asteetan; konfinamendu-egunak modu atsegin eta hezitzailean pasa ditzaten da helburua.

Bizitzen ari garen alarma egoera dela eta, Soraluzeko ludoteka eta gaztelekuak garai berrietara egokitu behar izan dituzte euren zerbitzuak.

Hori horrela, hilabetez itxita egon ostean, online eskainiko dute zerbitzua gaurtik hasita, hurrengo asteetan.

Ludotekan WhatsApp eta Facebook aplikazioak erabiliko dituzte haur eta gurasoekin harremana egiteko. Astean hirutan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, jarduera proposamen bat helaraziko zaie erabiltzaileei aipatu sare sozialen bitartez (eskulanak, errezetak, jolasak, esperimentuak...). Erabiltzaileek argazki edo bideoan jaso beharko dituzte egiten dituztenak eta ludotekara bidali, hezitzaileek, hurrengo astelehenean, jasotakoak bideo batean bildu eta berriz ere erabiltzaileekin parteka ditzaten.

Gaztelekuan, dinamika antzerakoa izango da, nahiz eta kasu honetan bertako erabiltzaileek hezitzaileekin astean behin bideo-konferentzia bidez harremana egiteko aukera izango duten. Honela, astelehenetan jarduera-proposamen bat eta erronka bat helaraziko dizkiete hezitzaileek, WhatsApp, Instagram eta Facebook bidez, eta aste osoa izango dute erabiltzaileek egindakoen argazki eta bideoak bidaltzeko. Nahi duenak, hezitzaileekin batera eraman ahal izango ditu aurrera jarduerak, ostiraletan, 5etatik 7etara egingo den bideo-konferentzian.

Asteroko jarduera-proposamenak eta erabiltzaileek bidalitako argazkiak www.soraluze.eus  eta www.plaentxia.eus webguneetan argitaratuko dira.

www. soraluze.eus webgunean argitaratzen direnak ikusteko bi modu daude:

  • Albisteen atalaera joan eta "Ludotea eta gazteleku zerbitzuak online" albistean klik egin.
  • Webgunearen sarrerako eskuinaldean dagoen "Ludoteka eta Gaztelekua" baner edo irudian klik egin.

JARDUERA PROPOSAMENAK

Jarraian, ludoteka eta gaztelekuaren jarduera-proposamenak jaso dira:

Ludoteka

Gaztelekua