Argazkiak

Atal honetan Soraluzeko herriari buruzko hainbat argazki jaso ditugu, web orrialde hau bisitatzen dutenek, zertxobait bada ere, herria nolakoa den ikusi ahal izan dezaten. Bertan jasotakoak, esan beharrik ez dago, herriko argazki-artxiboaren zati txiki bat baino ez du islatzen, asko baitira, udalaren, argazkilaritza elkartearen nahiz norbanakoen artxiboetan dauden argazkiak.

Ikusgai dauden argazkiak hiru ataletan sailkatu ditugu. “Argazki zaharrak” atalean garai bateko argazkiak jaso ditugu, herriko bi argazkilari handiren artxiboak erabilita; “Argazki berriak” atalean, aldiz, egungo Soraluze erakusten duten argazkiak daude, Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko kideek egindakoak; azkenik, "Soraluze, lehen eta orain" atalean, udalerriaren sorreraren 675. urteurrena dela eta prestatu zen erakusketa osatu zuten argazkiak ikus daitezke.

Argazki zaharrak

Herriko bi argazkilariren argazki-artxibotik aukeratutako argazkiek osatzen dute atal hau, Angel Bolumburu eta Eli Lakuesta soraluzetar argazkilarienak.

Angel Bolumburu Furundarena (Biribiltxo)

Afizioz ekin zion bere inguruko errealitatea argazkitan jasotzeari. Argazkilari autodidakta, hogei urterekin SAPA kanoi fabrikan ari zela hasi zen lana eta argazkilaritzako zaletasuna uztartzen, Errekalde kaleko bere etxean jarri zuen argazki-laborategiari esker. Artxibo baliotsua bezain ederra osatzea lortu zuen, pasa den mendeko bizimoduak, ohiturak, galdutako lanbideak eta paisaiak jasoz.

Eli Lakuesta Gorosabel

Optiko optometrista eta argazkilari profesional, 50. Hamarkadan zabaldu zuen aurreneko denda Soraluzen, eta gero Eibarrera pasa zen. Gordailu ikaragarria utzi zuen, Soraluze eta inguruetako arlo asko islatzen dituena: gai herrikoiak, industrialak, gizartekoak eta kirolak bereziki.

>> Argazki zaharrak

Argazki berriak

Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko kideek elkarteak urtero argitaratzen duen egutegirako egindako argazkiek osatzen dute atal hau.

>> Argazki berriak

Soraluze, lehen eta orain

Herriko hainbat txoko eta parajeren bina argazkik osatzen dute atal hau, zaharra bata, berria bestea, Bolumburu edo Lakuestarena bata, Kontrargi Argazki Kolektiboko kideena bestea.

>> Soraluze, lehen eta orain