Hobekuntzak jubilatuen etxeko terrazan

Udalak itxitura berria jarri du Itxaropena Jubilatuen Etxeko tabernako terrazako eskaileretan, zerbitzua erabiltzen duten herritarren segurtasuna babesteko helburuarekin.
Herriko historia eta kultur ondarea ezagutzera emateko biltegi digitala

Soraluzeko historia eta ondareari buruzko informazio interesgarria aurki daiteke bertan; ikastetxeei begira sortutakoa den arren, edozein herritarrek aprobetxatu dezakeen tresna da.
"Lehendakari gaia" antzezlana ostiralean

Martxoko kultur eskaintzaren barruan, "Lehendakari gaia" antzezlana taularatuko du ostiral honetan, Txalo Produkzioak antzerki konpainiak; sarrerak Iratxo-n eskuratu daitezke.
Zabalik da Foru Aldundiaren Udalekuetan izena emateko epea

Gaur hasi eta martxoaren 28a arte eman ahal izango da izena Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek 7 eta 13 urte arteko haurrentzat antolatzen dituzten udalekuetan.
"Elbira" dokumentalaren proiekzioa

Elbira Zipitria Irastortza andereñoaren heriotzaren 40.urteurrenean, "Elbira" dokumentala proiektatutako da asteazken honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Hasi dira Pascual Churrucako pabilioia eraisteko lanak

Pasa den astean eman zitzaien hasiera Pascual Churrucako pabilioia eraisteko lanei; Eusko Jaurlaritzak alokairuko babes sozialerako 29 etxebizitza eraikiko ditu lursail horretan.
Eguraldia

Max: 20

Max: 21

Max: 18
AEMET-k emandako informazioa